Ir a la web en castellano
Hurrengo ekitaldia

Euskal PHP garatzaileen taldea

PHP.eus garatzaile talde batetik sortua, irabazteko asmorik gabeko erakunde irekia bezala jaio da. Komunitatea sortu eta elkarrenganako jakintasuna zabaltzearen asmoreakin sortzen da gure artean garatutako ekitaldien bitartez.

Erakunde hau Euskal PHP garatzaileen artean erreferentziazko taldea izateko konpromezuarekin sortzen da, PHP munduko pertsonalitateak erakarriz. Beraz, ekitaldi mamitsuak burutu eta PHP lengoaiari buruzko edozein eduki zabaldu, horrela nahi duen edonorrentzako.

Batu Slack-eko taldera gure elkartean gertatzen diren mugimenduen partaide izateko.

Harpidetu gure posta elektronikoen zerrendara edozein berriri buruz informatuta egoteko.

PHP.eus-en aurkezpena

Aurkezpen azkarra, bertan PHP.eus zer den eta zeintzuk diren bere helburuak kontatuko da.

PHP7 - Sarrera

PHP7 buruz asko hitz egin da eta hitz egiten da, HHVM-ek daukan errendimendura ailegatzeko helburuarekin. Hitzaldi honetan lengoaiaren zazpigarren bertsioaren hobekuntza neurtzen saiatuko gara, PHP5-ekin eta HHVM berarekin konparatuz. Gainera PHP7-ren funtzionalitate berriak komentatuko ditugu, eta nola migratu proiektu bat PHP5-etik PHP7-ra.

Asier Ramos

Balmasedan jaioa 1985. urtean, txikitatik hiru zaletasunen inguruan mugitu naiz: txirrindularitza, musika eta informatika. Lehen biak hobbie modura erabiltzen ditut, eta hirugarrena gainera hobbie-az gain lanbide bezala daukat. Oso gaztetatik informatika munduan aritu izan naiz, baina 2008. urterarte ez nuen web garapenerako pausoa eman, gainera, 2009an Symfony agertu zen nire bidean eta berriz PHP mundura eraman ninduen. Gaur egun Ticketbis-en ari naiz lanean.

Drupal8 - Sarrera

Drupal-en bertsio berriarekin batera 200 funtzionalitate berri baino gehiado gehitu dira, kode berridatzi batekin honelako erreminta bati eskatzen zaizkion eskaerei aurre egiteko. Hitzaldi honetan Drupal-ek zer nolako aldaketak jasan dituen ikusiko dugu.

Mikel Amondo

Ez dela hainbeste jaio nintzela, 1978. urtean Deuston. Garai hartan ez zen oso ohikoa ordenadore batetara heltzea eta are gutxiago Internetera, beraz, nire zaletasun artistiko marrazketara bideratu nuen. 1990. urtean jaso nuen nire lehen ordenadorea eta nire zalentasun berria izatera pasatu zen, 2D eta 3D diseinuaren bitartez. Informatika ikasi nuen Deuston, baina 3D diseinuan murgildu nintzen denbora luzean. 2004. urtean, programazioari berriz heldu nion, eta arrez geroztik diseinua eta kodearen artean ibili naiz. Bikumako kide sortzailea.